Zuk zergatik ez?
3 meneos
11 clics

Tribual, euskarazko jokoa mugikor eta tabletetarako

CodeSyntax-ek bere lehen aplikazio mugikorra jarri du gaur merkatuan: Tribual. Joko bat da, euskaraz, dohainik. Oso mekanika erraza du, eta bakarka jokatzen den arren, partida bakoitza bi laguni bidaltzen zaio, beraz badu lehia osagarri bat ere. Probatu, ea zer iruditzen zaizuen.
2 meneos
2 clics

Alarde parekidea Irungo kaleetan da San Martzial eguna ospatzeko

Bi alarde atera dira beste behin Irungo festetan. Emakundek, EAEko Arartekoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egin diote harrera alarde parekideari; alkateak ez, ordea. Zuzeneko kontakizuna egiten ari da Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetaria.
3 meneos
4 clics

Andrés Rábago, "El Roto": "Irria gehienetan desaktibatzailea iruditzen zait"

Andrés Rábago. 1947an Madrilen sortutako marrazkilari satiriko autodidakta. 1968an argitaratzen hasi zenetik, ezizen zenbait eta medio andana pasa ondoren, 1990etik hona El País egunkarian argitaratzen ditu marrazkiak ‘El Roto’ ezizenarekin. Bere lanen bildumekin osatutako 20 liburu baino gehiago dauzka (azkenak, Oh la l'art eta A cada uno lo suyo), eta 2012an Espainiako ilustrazio sari nazionala jaso zuen.
5 meneos
4 clics

«Mikel Laboa, arlo askotan, haize kontra aritu zen beti»

Mikel Laboaren ondoan bizi izandako urteetan bildutako materiala oinarritzat hartuta, haren biografia bat argitaratu du Mari Sol Bastida alargunak. 2010. urtean hasi zen liburua idazten, eta aste honetan iritsi da emaitza plazara.
1 meneos
 

Izagirre: “Urumearen biziberritzea beharrezkoa da ahaztuta egon diren auzoak eraldatzeko”

Uholdeei aurre egiteko lanak 2014an has daitezen, hitzarmen bat sinatu dute gaur URA agentziak eta Donostiako Udalak. Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatearen ustez, “hiri honek merezi du Urumearen aldeko apustu garbia. Eta apustu horrek uholdeak ekiditeko erabat klabea izango den hitzarmen hau sinatzera ekarri gaitu”.
3 meneos
2 clics

Bizi! eta Frantziako 15 pertsona ezagun 'Ni ere banoa' manifestazioarekin bat

Ekainaren 14an Baionan euskal preso eta iheslarien Euskal Herriratzearen alde egingo den manifestaziorako atxikimenduak biltzen ari dira, “Ni ere banoa” ekimenarekin. Babesa adierazi diote Bizi! mugimendu altermundialistak eta Frantziako Estatuko zenbait lagun ezagunek, tartean dira, besteak beste, Pierre Tartakowsky Giza Eskubideen Ligako presidentea eta Bruno Solo aktorea.
3 meneos
6 clics

Mundu osoko hedabideek eman dute giza katearen berri

Gure Esku Dago-ren ekinaldiak, Euskal Herrian ez ezik, mugaz bestaldera ere eman du zeresanik.
5 meneos
4 clics

Usopop 2014: kronika

Larunbatean, Mobydick Band-kin batera Usopop jaialdira joateko aukera izan nuen eta guztiz asmatu egin nuen. Furgoneta hartu Urduliztik Etxalarrera eta bertatik Lizarrietako mendatara igo (Sara), han ospatzen zelako festibala.
2 meneos
1 clics

Fiskaltzak Etxarri Aranazko kontsultaren antolaketaz galdetu die A13ko kideei

Manu Gomez eta Mikel Mundiñano Guardia Zibilaren Atsasuko kuartelean izan dira, lekuko gisa; baita lokalaren jabea ere.
3 meneos
3 clics

Posible da PSNrik gabeko gobernu alternatiba

EAJ eta EH Bilduren emaitzak bloke abertzalea biziki sendotu dute, eta jadanik joera da hori. Hegemonia lehiatzeaz gain, serio pentsatu beharko dute herrigintzaren ikuspegitik elkarlan sendoagoa jorratzea. Nafarroan, aldiz, emaitza hauek erakutsi dute posible dela PSNrik gabeko gobernu alternatiboa. Gaitza, baina posible. Ez dago kontrajarria, baina erabaki eskubidean sakondu baino, EH Bilduk ezkerreko indarrekiko aliantzan murgildu beharko du datozen urteetan, erresuma zaharrean behingoz UPNren alternatiba eratzeko.
1 meneos
1 clics

“Minijob”-ak atzera bota ditu Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuak ez du onartu UPNk indarrean jarri nahi zuen “lan eskaintza prekarioen” proposamena, eta Minijob izenez ezagun diren lanaldiak oztopatuko dituen legea tramitatzen hasi da, Izquierda-Ezkerrak (I-E) proposatuta. Ekimena Bildu, Aralar, PSN, Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerrak babestu dute, eta UPN eta PPN abstenitu egin dira.
1 meneos
 

25.000 sinaduratik gora erregistratu dituzte America 66 erakusketaren aurka

Erakusketaren aurkakoek baieztatu dute frankismoaren sinboloak kendu dituztela gonbidapen ofizialetatik, eta ez dela erakusketaren inaugurazio ofizialik izango.
1 meneos
1 clics

Mercedes-Benz: auto gehiago… baina zeren kontura?

Enpresa alemaniarrak ofizialki aurkeztu du Gasteizko lantegian egingo duen Vito auto berria. Hamar urterako lana segurtatuko duela dio. Baina negoziazio prozesu luze baten ondoren, nola aldatu dira langileen lan baldintzak?
2 meneos
1 clics

Nafarroako Parlamentuak tramitera onartu du Elizaren immatrikulazioak eragozteko legea

Elizak katolikoak ezin dezan ondasunak nahierara bereganatu, hipoteka legea moldatzearen alde egin dute parlamentuko indar politikoek, UPNk eta PPk salbu.
3 meneos
2 clics

Renferen aurkako beste salaketa bat euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzeagatik

Renfeko tren eta geltokietan euskaraz ari direnek izandako arazoen salaketak ugaritzen doaz. Duela bi aste Ordizian gertatutakoak izan du jarraipena, eta Legorretan ere "hau Espainia da, eta egin gaztelaniaz" leloa bere egin dute treneko segurtasun zaindariek.
2 meneos
1 clics

Ertzaintzak «ezinezko» jo du beti euskaraz kasu egitea

Zerbitzua euskaraz eskatzeko eskubidea badute herritarrek, baina Ertzaintzan «ezinezkoa» da eskubide hori beti bermatzea. Hori erantzun du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Ordiziako (Gipuzkoa) tren geltokian izandako gorabeheraren ondoren. Bidaiari batzuek salatu zuten zaindari batzuek gaztelaniaz eginarazi ondoren ertzainak agertu zirela eta erdaraz egiteko esan zietela haiek ere. Kasuaren xehetasunik ez du eman Ertzaintzak, baina azaldu du beti euskaraz «lehen unetik» zerbitzu ematea «ezinezko» duela.
2 meneos
2 clics

Bilboko auzo elkarteak, antenak jartzeko teilatua desjabetu ahal izatearen aurka

Madrilgo Diputatuen Kongresuak –PP, PSOE, CiU eta EAJren botoekin– apirilaren 29an onartutako Telekomunikazio Lege Orokorraren aurka azaldu da Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, prentsa ohar baten bitartez. Diotenez, legeak oztopatu egiten du osasunaren defentsa erradiazio elektromagnetikoen aurrean.
1 meneos
1 clics

Baionako Societe Generale banketxea okupatzen du Bizik

Bizi! mugimenduko talde bat Societe Generale banketxeak Baionan duen egoitzara sartu da 11:30etan Australian egiten ari diren Alpha Coal izeneko meategi xedea gaitzesteko.
4 meneos
3 clics

Bernardo Atxaga eta Joxan Artze, Espainiako Kritikaren Sarien irabazle  

Euskarazko narratibaren alorrean Atxagaren Nevadako egunak (Pamiela) hautatu dute, eta poesiarenean Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar) bildumak
4 meneos
5 clics

David Foster Wallaceren “Hauxe da ura” euskaraz

2005eko maiatzaren 21an, David Foster Wallace idazleak graduazio hitzaldia eman zuen Kenyon College ospetsuan (Liberal Arts filma egin zen unibertsitatean, hain zuzen). 10 orrialdeko hitzaldia irakurri zuen Wallacek, eta horren pasarte batzuekin osatu zuten bideoa asko ibilia da sare sozialetan. Transkripzioa euskaratu dut. Merezi du ikusteak (euskarazko azpitituluekin: makilipurdi.blogspot.com.es/2014/04/videourl-httpwww.html Language>Basque aukeratu ondoren)

menéame