Nafarroako Parlamentuak ez du onartu UPNk indarrean jarri nahi zuen “lan eskaintza prekarioen” proposamena, eta Minijob izenez ezagun diren lanaldiak oztopatuko dituen legea tramitatzen hasi da, Izquierda-Ezkerrak (I-E) proposatuta. Ekimena Bildu, Aralar, PSN, Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerrak babestu dute, eta UPN eta PPN abstenitu egin dira.